XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Osaba Jabierrek, eguraldi txarra zegoenean, ipuin eta historio zaharrak kontatzen zizkigun.

Honela jakin genituen ondoko hauek: Bale harrapatzaileak.

Euskaldunok betidanik izan gara arrantzaleak.

Orain dela urte asko, beluntzi handitan abiatzen ziren baleak harrapatzera.

Baleak Ifar-Ameriketako itsaso hotzetan bizi ziren eta haraino joaten ziren baleen bila.

Itsaso haiek, negua iristen denean, jelaturik geratzen dira.